Area 3 Consultoria Social elkarteakk aholkularitza teknikoko zerbitzuak ematen dizkie gizarte-zerbitzuen arloan jarduten diren erakunde pribatu nahiz publikoei. Zerbitzu horien helburua da erakunde horien hobekuntza-beharrei eta garapen teknologikoko beharrei behar bezala erantzutea, tresna batzuen bidez: eragiketa-planak, aplikazio praktikoak eta gestio osoko lanabesak. Horiek guztiak arlo hauetan neurrira egindako proiektuen bidez garatzen dira:
|
 |
• Gizarte pribatuen diseinua eta ebaluazioa
• Interbentzio-ereduak eta aplikazio teknikoak
• Gizarte-ekintzako planak eta gestio-ereduak
|
|
Hona hemen arlo horietan lantzen diren bi eredu:
|
|
|
Arduraduna
|
|
|
Informazio gehiago
|
 |
Área 3 Consultoría Social
Deustuko Zubia, 7 – 4., Dpto.8
48014 Deustu - Bilbao
Tel. 94 448 32 00
Fax: 94 475 20 37
|
|
KITE
|
 |
 |
Gizarte Zerbitzuek haurrekin eta familiekin egiten dituzten interbentzio sozial eta hezitzaileen gestio operatiborako eredu bat da Kite. 2004. urtetik hona Bizkaiko oinarrizko gizarte-zerbitzuen %80an aplikatzen diren gestio-tresna estandarizatuak jasotzen ditu programak, gizarte-hezkuntzako 140 profesionalek egunero-egunero erabiltzen dituztenak.
Hauek dira Kite-ren aplikazioak:
• Planifikazioaren eta ebaluazioaren gestiorako eredua.
• Datu-basea: planifikazioaren eta ebaluazioaren gestioan behar den informazio oro emateko. Taula estatistikoak, zerrendak eta fitxak ditu datu-baseak,kontsulta egiteko edo inprimatzeko.
|
|
|
• Interbentzio sozial eta hezitzailearen gestiorako termino homologatuen glosategia.br>
Kite-ren ezarpenak erakutsi du erraz moldatzekoa dela, eta aukera ematen duela ekintza-testuinguru analogoetara ad hoc egokitzeko.
|
 |
SELF GIDA
|
 |
 |
Self Gidak gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsona langabetuei lana emateko prestakuntza-ekimenak diseinatzeko eredua dakar, CD formatuan. Gida gazteleraz, euskaraz, ingelesez, italieraz, grezieraz, alemanez eta portugesez argitaratu da, eta, hainbat tresna eragileren bitartez, ondorengo edukiak lantzen ditu:
|
 |
1. |
Prestakuntza-proiektuaren markoa |
 |
2. |
Partehartzaileen ezaugarriak |
 |
3. |
Lan-talde profesionala |
 |
4. |
Perfil profesionala eta eskumenak |
 |
5. |
Programazio didaktikoaren edukiak |
 |
6. |
Prestakuntza-proiektuen ebaluazioa |
|
|
|
Horrekin lotutako dokumentua
|
|
|
 |