Hizkuntza
|
Hasiera
|
Web mapa
|
Erabiltzaile erregistratua
|
Gune pribatua
::
Agintzari
::
Zentroak
::
Zerbitzuak
::
Berrikuntza proiektuak
::
Berriak
::
Baliabideak
::
Berriak
::
Berriak
2007/07/13
4 URTERA ARTEKO HEZKUNTZA
Santurtziko Udalaren Drogomenpekotasunareko Prebentzio Zerbitsuak “4 urtera arteko hezkuntza” izenburua duen gurasoentzako heziketa erdudun gida argitaratu du
Gaur egun, zaila da guraso izatea. Jakin badakigu biderapen edo orientazio egoki barik haurrak apetatsuak eta berekoiak bilakatzen direna, baina sarri-sarri ez diegu gure seme-alabei mugarik jarri gura larderiaz jokatzeko beldurrez edo beharbada eskolak egingo duela pentsatzen dugulako edo gutxiago maite gaitzaten beldar garelako.
Aitzitik, gure seme-alaben hezkuntza gure bizitzan izando dugun eginkizunik garrantzitsuena izando da. Maitasuna agertzeko, jolasteko edo pozik egoteko uneak izando dira, baina gogor agertzeko guneak ere bai, eta gune horietan mugak jarri beharko ditugu disciplina arauren baten bitartez.
Diziplinak ez du zigor zorrotzak ezarri behar direla esan nahi, baizik eta arau batzuk ezartzea eta arau horiek betearaztea. Arau horiek ezartzeko modu eraginkor asko dago, eta horretarako, ez dago zertan zigor fisikoak eman; izan ere, ez dira ez etikoak ez eraginkorrak.
Horixe da liburuxka honen erronka. Ez dugu ezer berezirik asmatu eta ez duzu hemen haurren psikologiaren azalpen sakonik aukituko. Txikienak hezteko ohiko arazoetarako irtenbide normalak eman besterik ez dugu nahi, oraingo hezkuntza eraginkorra etorkizuneko beste zerbait arazo prebenitzeko modurik onena baita.
« Itzuli
Azken eguneraketa:
04/09/2010
©
Agintzari, S. Cooperativa de Iniciativa Social
Gora