Formazioaren eremuan, Agintzari lankidetzan aritzen da erakunde publiko nahiz pribatuekin, bere esperientzia, planteamendu teorikoak, metodologia eta balio tekniko eta sozial handiko interbentzio tresnak ematen ditu.
Agintzarik bi formazio ildo eskaintzen ditu:
|
|
|
Arduraduna
|
|
|
Informazio gehiago
|
 |
Área 3 Consultoría Social
Puente de Deusto, 7 – 4., Dpto.8
48014 Deusto - Bilbao
Tfno. 94 448 32 00
Fax. 94 475 20 37
|
 |
|
FORMAZIOA ERABILTZAILEEI
Modalitate ezberdinen bidez garatzen da, hala nola, Guraso Eskola eta urrakortasun edo baztertze sozial arrisku egoeran dauden taldeei bereziki zuzendutako beste programa espezifiko batzuk.
Gurasoei zuzendutako prebentziozko programak, eta bereziki, Guraso Eskoletan garatzen direnak, familiaren babes faktoreak indartzea dute helburutzat, gurasoei famili komunikazioa hobetze aldera tresnak emanez, hala nola, gurasoen beste funtzio batzuk garatuz.
Programa hauen kudeaketa eredu batzuk Basauri, Bilbo, Lea-Artibai, Santurtzi eta abarretako Drogamendetasun Prebentziorako Udal Zerbitzuen bitartez aurki daitezke.
Urrakortasun edo gizarte baztertze egoeran dauden taldeak beren bizitza prozesuari behar bezala aurre egiteko beharrezko dituzten gaitasun pertsonal eta sozialak garatzea dute helburu orokortzat. Eremu honetan proposamenetako batzuk gai hauetara zuzenduta egon dira: guraso bakar egoeran dauden kasuak, nerabezaroan beharrezkoak diren gaitasun sozialen trebatzea, eta gizarteratze bidean dauden pertsona helduen autoestimuaren garapena batez ere.
|
Guraso Eskolaren Interes Gaien Zentroa
|
|
|
PROFESIONALEN FORMAZIOA
Agintzari erakunde publiko zein pribatuekin aritzen da lankidetzan Gizarte Zerbitzu eta Umeen Babesean aritzen diren profesionalen formazio espezializatu eta birziklatze alorretan.
Lantzen ditugun gaiak ondorengo hauek dira: umeekin eta familiarekin gizarte eta hezkuntza interbentzioa, harrera eta adopzioa, umeen babesa hezkuntza sistematik abiatuta, interbentzio psikosozial teknikak, tratu txarrak familian, sexu abusu egoeretan interbentzioa, etab.
Gaur egun, Agintzarik formazioa ematen du Famili Terapiaren Euskal Eskolaren irakaskuntza (EVTF) eta Gizarte Lanaren Graduondoko programaren barruan, Deustuko Unibertsitateko "Adingabekoen babes eza edo/eta gatazka sozial egoeretan interbentzioa eta bitartekaritza" deiturikoan.
Lankidetza hauezaz gain, Agintzarik mintegi espezializatuak eskaintzen ditu aldizka, gaien gaurkotasuna eta proposamenen eduki berritzailea eta aurreratua ezaugarritzat dituela.
|
Mintegi espezializatuak
|
|
|