Hizkuntza | Hasiera | Web mapa | Erabiltzaile erregistratua     
 :: Agintzari  :: Zentroak  :: Zerbitzuak  :: Berrikuntza proiektuak  :: Berriak  :: Baliabideak
 :: Agintzari
      Historia
      Enpresa Kooperatiba
      Erreferentziak
      Interkooperazioa
:: Historia
Agintzari 1977, urteaz geroztik gizarte-bazterketaren arloan ari da lanean. 1983. urtean Agintzari Elkartea izena hartu eta beharrezko nortasun juridikoa bereganatu zuen. Era askotako jarduerak gauzatu izan ditu; gizarte salaketa eta ikerketa lanak egin eta arriskuan eta babesik gabe dauden adin txikiko eta gazteei arreta eskaintzen die babesetxeak sustatuz eta kudeatuz eta Komunitatean Esku Hartzeko Taldeen bitartez, Familia eta Kale Heziketarako Gizarte Hezkuntza egitarauak garatuz, batez ere.


1991. urtean Kooperatiba Elkarte gisa eratu zen; enpresa-modelo horri esker gizarte eta lan arloan duen helburuari tinko heldu eta kudeaketa demokratikoa ahalbidetu ahal izan du, betiere enpleguari dagokion maila duina eman nahirik eta profesionaltasuna, ekintza sozialaren kalitatea eta gizartearekiko konpromisoa bultzatuz, batez ere ahultasuna duten edo gizarte-bazterketa jasaten duen pertsonei dagokienez.

Printzipio eta balore horiek 2000. urtean berretsi zituen berriro, urte horretan Gizarte Ekimenerako Kooperatiba bihurtu baitzen, hau da, irabazi-asmorik gabeko erakundea. Urte hartan bertan, Eusko Jaurlaritzak Erabilgarritasun Publikoko erakunde izendatu zuen Agintzari.
Azken eguneraketa: 16/05/2008
© Agintzari, S. Cooperativa de Iniciativa Social Gora