Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ezarritako programa hau Umeen Babesa eta Familiari Laguntza ekintzen baitan ezarrita dago.
90eko hamarkadan eman zitzaion hasiera eta behin betiko garapena 1997 urtetik aurrera eman da. Data horretan, hain zuzen ere, ezarri zen era ofizialean zerbitzu publiko gisa Bizkaiko aldizkari ofizialean dekretu bidez. (BAO Zk.: 253, 1996ko abenduak 31).
Gizarte eta Hezkuntza Eskuhartze-Taldeetan (GHEL) egituratuta dauden Gizarte Hezkuntzako profesionalen bidez garatzen da eta funtsezko helburutzat du umeen babes eza egoerei aurre hartu edo/eta murriztea.
Programaren hartzaileak arrisku edo babes eza egoera arin edo ertainean dauden umeak eta beren kargu umeak dituzten krisi, desegituratze edo/eta guraso konpetentzia eza egoeran dauden familiak dira.
Gizarte eta Hezkuntza mailako eskuhartze mota ezberdinak orientazioan, guraso trebakuntzan edo adingabekoen sozializazio eta garapen prozesuetan lagunduz ematen da, besteak beste.
|
Agintzarik kudeatutako GHEL-en mapa Bizkaian
|
|
|
Loturak
|
|
|
Erlazionatutako dokumentuak
|
|
|