zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2014/04/04

Agintzari SCISen Informazio Bileraren kronika

 
Joan den larunbatean, hilak 29, urtero egin ohi denez, informazio bilera egin zen, eta Agintzariren gaurkotasunari lotutako hainbat gai landu ziren, erakundearen baitan garatzen ari diren Proiektu Taldeetako batzuen aurkezpena edo azalpena egiteaz gain.

Horrenbestez, bertan 90 partaide inguru zirelarik, topaketa Abokatuen Elkargoko ekitaldi aretoan egin zen, eta, hasteko, Agintzariko kolektibo osoari urtarrilean pasatu zitzaion gogobetetze inkestan lortutako emaitza onak aurkeztu ziren. Ondorio positiboak, kooperatibaren parte osatzen dugun pertsona guztien egikera onaren emaitza gisa, aldi berean hobetzeko alderdiak ere proposatzen dizkigutenak.

Halaber, Agintzarik REAS ekonomia solidarioaren sarean duen kokapenaz ere informatu eta azalpenak eman ziren, baita erakundeak hirugarren sektoreari lotutako beste sare batzuetan duen presentziaz ere, kooperatibismoari lotutakoetan, edo EAPN gizarte zerbitzuetan, Gizardatzen edo Erkiden, besteak beste.

Topaketarren unerik berezienetakoa bertaratutakoei Zabalduz-eko Kontseilu Errektorea aurkeztu zitzaienekoa izan zen: Agintzari kooperatiba misto horretako kidea da, eta organoa erakundeko hiru pertsonak eta UBA zentroko bi pertsonak osatzen dute.

Horrekin guztiarekin, jardunaldiaren lehen zatiaren amaieran hainbat informazio eman ziren, berdintasun batzordeari buruz, zentroa Lehendakari Agirre 11tik Bilboko Madariaga etorbideko lokal berrietara aldatzeari buruz… Eta gaur egun garatzen edo lantzen ari garen hainbat ekintzaren berri ere eman zen, hain zuzen ere, Informazio Bileraren bigarren zatiari oso ondo lotuta, bigarren zatia Proiektu Taldeetan egiten ari garena aurkezteko planteatuta baitzegoen.

Horrenbestez, eguerdi partean atsedenaldia egin eta gero, lankide ugari oholtzara igotzeko txanda iritsi zen, Proiektu Taldeetako partaideek haien egoeraren berri zabala emateko, baita espazio horietan dagoen partaidetza mailaren erradiografia eskaintzeko ere; horrenbestez, jakinarazi zen gaur egun 35 Proiektu Talde daudela martxan, eta Agintzariko 167 pertsona ari direla bertan parte hartzen, ordu kooperatiboen %55 horietara zuzenduta, askotariko tipologiekin, eta bizitasun handiarekin.

Ildo horrek, Proiektu Taldeen bizitasunaren gaian, Taldeen aurkezpena planteatzeko balio izan zuen, abiapuntutzat hartuta horietako batzuk zein unetan dauden; alegia, batzuk hasierako egoeran daude, edo ideia formulatzeko fasean, beste batzuk garapen betean daude, eta beste batzuk dagoeneko amaitu eta itxita daude, edo negozio ideia bihurtu dira…

Horrekin guztiarekin, joan den larunbatean aurkeztu ziren Proiektu Taldeak hauek izan ziren: ‘Osasun Mentaleko arazoak dituzten helduen behar sozialak’, ‘Mindfullness’, ‘Arteterapia’, ‘Dokumentu fondoa’, ‘Sexu gaizkileentzako arreta psikologikoa’, eta ‘Komunikazioa & Gizarteratzea’ lantzeko Proiektu Talde bat sortzeko ideiaren aurkezpena.

PTetako batzuen katalogo horrekin argi geratzen da, zorionez, Agintzari kooperatiban gertatzen ari den parte hartze handia, eta Kontseilu Errektoreak ere ezaugarri horretan jarraitzeko animatu zituen larunbat goiza informazio bilera batera joaten inbertitu zuten pertsona guztiak.


 

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa