zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2017/06/20

ARABAKO HARRERA FAMILIAK BABESTEKO PROGRAMAREN JAIA

 
Aurten topaketa Gamarrako igerilekuetan egin zen, eta, euria eta eguraldi txarra gorabehera, familia ugari hurbildu ziren.
 
Topaketa Arabako Gizarte Ongizateko Institutuaren Familia Harrera Babesteko Programaren barruan antolatu da, zeina Agintzari-Zabalduz erakundeak kudeatzen duen, eta dagoeneko ehun adingabe baino gehiago ditugu bertan famili harreran.
 
Bilerara 50 lagun inguru hurbildu ziren, eta jolas eta giro oneko arratsalde bat partekatu genuen.  Jaia ongietorri jolas batekin hasi zen, eta haur guztiek euren aztarna utzi ahal izan zuten paper batean, mural eder bat sortuz, gure programaren izenarekin. Txikienek protagonizatu zuten topaketa, zespino tailer bat eta beste jolas batzuk egiten, elkarketa aberasten lagunduz. Jaiaren programa familia guztiek partekatu zuten merendola batekin amaitu zen. 
 
Haurrek zein familiek gero eta gehiago ezagutzen dute elkar, 3 urte hauetan partekatu dituzten ikastaro eta topaketei esker. Familiek euren esperientziak partekatzen dituzte espazio horietan, eta bizi dituzten aldaketa eta aurrerapen esanguratsuak nabarmenduz. Bertaratu ziren hainbat lagunek esperientzia komun horiek partekatzearen garrantzia aipatu zuten, harrera egitean “denoi aldatu zaigulako bizitza”.
 
Jaia oso animatuta egon zen, eta mundu guztiak parte hartu zuen prestatuta genituen jolasetan eta photocalletik igaro ziren, jaian emandako unearen oroitzapen zoragarria utziz.
 
Datorren urtean esperientzia errepikatzea eta familia moduan hazten jarraitzea espero dugu.
 

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa