zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2014/05/29

Agintzari REAS Euskadiko erakunde kidea da dagoeneko

 
Joan den maiatzaren 14az geroztik, Agintzari REAS Euskadi ekonomia solidarioko sare alternatiboaren parte da, bertako zuzendaritza batzordeak erabaki zuenaren arabera, Kooperatibaren eskaria tramitera onartu eta emandako dokumentazioa aztertu eta gero.
 
Horrenbestez, Agintzari 1997an sortu zen eta 50 enpresa eta gizarte erakundek osatzen duten sare batean sartu da, pertsonen eta ingurunearen zerbitzura egongo den ekonomia bat sustatzeko.
 
Joan den martxoaren 29ko informazio hitzaldian eman zitzaien Kooperatibako bazkideei mugimendu horren berri, eta orain erakundean egiten den lanetik kanpoko espazioetan jardungo du, bere eskubide eta betebeharrekin.
 
REASi buruzko informazioa zabaltzeko, webgunea bisitatu daiteke: http://www.economiasolidaria.org/redes/reas_euskadi

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa