zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2013/06/13

Sinadurak

Pertsona konprometituak balio soziala sortzen. Gure web orri buruan argi agertzen den lelo hau,  kooperatiban lanean ari garenon baloreen ezaugarri eta abiapuntu nagusi bihurtu da.

Esan beharrik ez legote, balore horien aldamenean langileok dugun prestakuntza eta eskarmentua, gako nagusi direla Agintzarik dituen helburuen saiakeran behar bezala mugitzeko. Gure formakuntza etengabe gaurkotzen saiatzen gara, hori baita egungo aurrerakuntzen berri edukitzeko bide bakarra.

Baloreek eta formakuntzak, ausnarketara garamatza, eta guzti hau partekatu beharrean gaude gure web orria egunero ikustatzen dutenekin. Hori dela eta sortu izan dugu “Sinadurak” izena daraman atal hau gure web orri honetan www.agintzari.com.

Esparru berri honetan, idatzi teknikoak jarrito ditugu, non Kooperatibako profesional desberdinak ahaleginduko gara gure lan-eremuarekin (giza esku-hartzea, adingabeak, familia, nerabezaroa, adopzioa, familia harrera, etabar) lotuta dauden lan interesgarriak plazaratzen.

“Sinadura” izeneko atal berri honetan irakurri ahal izango dituzuen lanak, autoreen jakituria eta ibilbidea islatuko dituzte. Lan hauek geldiro eta kutunki eginikoak izango dira, bertatik bertara eta hausnarkeraren bidez nahiz eguneroko lanaren eskutik sortuak, hain zuzen ere.

Bestalde, atal berri honen helburuetariko bat, nola ez bada, denon arteko eztabaida eta hartu-eman teknikoa bultzatzea da.

Ea gustuko duzuen sekzio berri hau eta animatu zaitezte bertan agertzen diren idatzien inguruan zuen iritzia ematera.

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa