zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2012/05/24

Eibarko inguru irekiko profesional giza-hetzaile talde berria.

 
 
Nortzuk dira Aitor eta Alazne, Agintzariko lankide berrika eta Eibarko Inguru Irekiko Hezitzaileak?
 
Apirilean hasi ginen lanean Alazne Agirre eta Aitor Basurto Eibarreko inguru irekiko programan. Aitor haurren hezitzaile izan da Azpeitiako ludotekan baita ere, Aretxabaletako inguru irekiko programan lan egindakoa da. Alazne praktikak egiten hasi zen Agintzarin, Ermuko GHETan. Bertan egon zen lanean bi hilabetetan zehar, Eibarren hasi arte.


Agintzarira heldu aurretik Agintzari ezagutzen zenuten ? kooperatibako ezaugarriren bat azpimarratzeko ?
 
Aitorrek ez zuen Agintzari ezagutzen Eibarren lanean hasi aurretik. Agintzaritik goraipatzen duena da lan kooperatibotik lortu duen tinkotasuna profesional talde zabalarekin. Alaznek gizarte hezkuntzako praktikak Ermuko EISEan egin zituenean ezagutu zuen Agintzari. Kooperatibatik goraipatzen duena, lan egiteko eta erabakiak hartzeko metodologia da.

Zein da zuen Eibarko Lana?
 
Eibarren  bazterketa arriskuan edo gizarte integrazio arazoak dituzten 12-18 urte bitarteko gazteekin lan egiten dugu. Betebehar desberdinak burutzen ditugu, programa indibidualak, talde programak, komunitarioak eta inguru irekiko behaketa lana ere bai. Azken lan hau, sistematikoki gaztearen iguru naturalean, kalean, behaketa egitean datza, bertatik kontaktatu eta la egin ahal izateko. Programa gizarte zerbitzuen barruan integraturik dago eta bertako profesionalekin etengabe komunikatzen gara.


Nolakoa da zuen esku hartze eredua eta metodologia familia eta haur eta nerabeekin lan egoteko orduan ?
Alde batetik, zerbitzu sozialetatik bideratzen diren deribazioak ditugu. Zerbitzu sozialak bazterketa arriskuan dagoen nerabea deribatzen dute gazte hau, zerbitzu sozialetako edozein profesional edo ikastetxeetako irakasle baten proposamenetik iritsi ahal daiteke. Lehenbizi gaztearen inguruan lan egiten duten profesionalekin batzartu eta ondoren, erabiltzailea eta familiarekin kontaktatzen dugu. Baita ere, inguru irekiko behaketatik gazteei programan parte hartzeko gonbitea egiten diegu eskuhartzearekin asteko. Kasu honetan, zerbitzu sozialak eta gurasoak jakinaren gainean jartzen ditugu gaztearekin lanean hasi bezain laster.
 
 
Zeintzuk dira datorren hilabeteetako erronkak?

Hurrengo hilabeteetako planteatzen ditugun erronkak familiekin kontaktua areagotu eta hobetzea da baita ere, herriko baliabide desberdinekin koordinazioa eta harremana gehiago sakontzea nahi dugu.

Iruzkinak

  • Lander 2012/05/25 - 08:52:43

    ¡Salud! a ambos. Espero que la estancia en Agintzari sea de vuestro agrado y podamos hablar cara a cara sobre la Coop, el trabajo a desarrollar y cualquier otro aspecto de la vida. Lander

  • Berriz 2012/05/25 - 09:29:03

    Benetan aukera zoragarria Eibarren lan egitea.

  • Kepa 2012/05/28 - 14:35:35

    Pozten naiz Gipuzkoan Eibarretik sartzen ari garelako. Zorionak bioi eta ea hortik nola moldatzen zareten :)


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa