zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2020/12/21

EUROUMM Europako Programa

Hitzaldi zikloaren esparrua Europako programa bat da, “EUROUMM”: Bakarrik dauden adingabe eta gazte migratzaileekin lan egiten duten teknikarien eta zuzendarien gaikuntza indartzea esku hartzeko eredu berritzaileekin eta osagarriekin, ikuspuntu tekniko, instituzional eta geografikotik”, zeina ERASMUS+ deialdiak kofinantzatzen baitu, liderra Agintzari izanik.
 
 
 
Topaketa horietan –bi ordu baino pixka bat gehiago iraun du bakoitzak–, lau erakunde kideetako 150 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute guztira: Tetuango Komuna (Maroko iparraldeko hiri bat da, 380.000 biztanle baino gehiagorekin), Alep e.V (erakundeak 1988tik dihardu Alemanian adingabe atzerritarrekin eta errefuxiatuekin esku hartzen), Consolida Partzuergoa (20 kooperatiba baino gehiagoko taldea, Milan, Monza eta Lecco probintzietan diharduena) eta Agintzari (BOGAN taldearen perspektibatik, Zabalduz eta Zakaneko teknikarien partaidetzarekin).
 
 
 
Horrenbestez, azaroaren 17an, Tetuango Komunak Tetuango auzo behartsuenetako haur eta gazteen egoera aurkeztu zigun, baita Marokoko iparraldean dauden Saharaz beheko adingabe atzerritarren egoera eta horiei arreta emateko baliabideak ere, eta penintsularantz dituzten pasagune nagusiak ere azaldu zituzten.
 
Azaroaren 25ean, berriz, ALEP e.V. erakundeak Alemaniako gizarte babesaren markoa azaldu zuen, baita ere adingabe eta gazteentzat dauden baliabideak eta asiloa eskatzen bada nolako aldeak dauden. Halaber, bere esku hartze ereduaren eta Berlinen (Alemania) dauden baliabideen ezaugarri nagusiak ezagutarazi zituen, gehienbat autonomian oinarrituta daudelarik.
 
Hirugarrenik, abenduaren 2an, Consolida Partzuergoak, besteak beste AERIS, La Grande Casa edo L’Arcobaleno kooperatiben jarduera batzen duelarik, Lonbardian, Italiako iparraldean, bakarrik dauden adingabeen eta asilo eskatzaileen egoera ezagutarazi zuen, eta SIPROIMI programa azaldu zuen. Halaber, eskualdeko baliabide zehatzen aurkezpen labur bat ere egin zuten, zeinak bisita presentziala egiteko modua dagoenean ezagutzea espero baita, horien artean egonik “Beste begi batzuekin” programa, haur migratzaileei buruz sentsibilizatzeko.
 
 
 
Azkenik, Agintzarik, BOGAN Talde moduan dagoeneko (Zabalduz kooperatibarekin eta ZAKANekin), Espainian eta EAEn eta Nafarroan bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoeraren errealitatea aurkeztu ahal izan zien beste hiru bazkideei, baita ere gizarte babeserako euskal eredua eta Gizarte Zerbitzuen Zorroak aurreikusten duen diseinua. Interbentzioen maila desberdinak ilustratzeko, aurkeztu genituen Gipuzkoan lehen harrera egiteko UBA zentroa (Zabalduz Koop Elk.ek kudeatzen du), emantzipatzeko eta helduarorako trantsiziorako prestatzeko zentroak (Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zentroekin) eta, halaber, beste proiektu berritzaileago batzuk ere, hala nola GazteON SareLAN edo Bizikideak.
 
Horrenbestez, sakonago ikasteko bisita presentzialak egiteko ezin dugunez bidaiatu, lehen begirada bat eman ahal izan diegu esku hartzeko beste errealitate eta eredu batzuei, eta espero dugu 2021ean amaitu ahal izatea.
 
Eskerrik asko parte hartu duzuen profesional guztiei!
 
 
 
 

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa