zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2018/09/27

GIZARTE ESKU-HARTZEAREN ETORKIZUNA EZKERRALDEAN ETA INDUSTRIAN OINARRITUTA EGON IZAN DIREN UDALERRIETAN. INDUSTRIALIZAZIOAREN AZTARNAK”

 
Barakaldoko Udalak gonbidatzen zaitu “GIZARTE ESKU-HARTZEAREN ETORKIZUNA EZKERRALDEAN ETA INDUSTRIAN OINARRITUTA EGON IZAN DIREN UDALERRIETAN. INDUSTRIALIZAZIOAREN AZTARNAK” udal jardunaldietan parte hartzera. Jardunaldiak, asteazkena Urriaren 17an, Clara Campoamor Udal Kultur Etxean (Gernikako Arbola, 41 Etorbidea) izango dira.
 
Jardunaldia iragan industrial duten herrien gizarte esku-hartzearen erronka nagusiak aztertzeko, partekatzeko eta ikuskatzeko foroa izan nahi da. Horretarako, eztabaida mahai-ingurua izango dugu, gizarte esku-hartze arduradun teknikoekin ezkerraldekoak (Barakaldo, Portugalete) zein beste errealitate eta iragan industrialetik etorritakoak (Avilés eta Cornellá de Llobregat).
 
Halaber, eta eztabaida sustatzeko, Barakaldoko Gizarte Beharren Mapa aurkeztuko da, bai geo-erreferentzia tekniken bitartez lortutako gizarte kohesio adierazleengan bai arlo politiko, tekniko eta sare sozialetik parte-hartze prozesu zabal batean emandako informazioan oinarrituta.
 
Bukatzeko, Fernando Fantova (ohiko Gizarte Politiketako Sailburuordea eta gizarte aholkularia) izango da gurekin, ondorioak eta behin betiko analisia emateko.
 
  • Egitaraua hemen jaitsi dezakezu
  • Izena eman dezakezu hemen
 
 

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa