zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2019/12/16

Proiektu pilotua Binkulograma

Agintzari Gizarte Ekimeneko Koooperatibaren berdintasun politikaren barruan, Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzaileen Bai Sarea izeneko sarean parte hartzen ari gara. Sare hori hainbat sektoretako 63 erakundek osatzen dute eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen aintzatespena dute. Emakundek parte hartzen eta babesten du sare hori.
 
Pasaden abenduak 12, Sarearen 3. Batzarrean, Sareak ezusteko ederra eman zigun.
Parte hartzen duten Erakundeen konpromisoetako bat da praktika on bat partekatzea, zuzenki (edo zeharka) berdintasuna sustatzeko bidean eragina duena kontziliazioaren arloan, eta Agintzarik kontziliazioaren arloan dugun eskarmentua partekatu genuen, eta, hurrengo gidaritzarako ekintza moduan, Binkulograma proiektua.
 
Batzarrean, erakundeek egindako praktiken laburpena aurkeztu zen, eta 3 erakunderen 3 praktikari “ezusteko” esker ona egin zitzaien. Horien artean, Agintzari aintzatetsi zitzaion Binkulograma proiektuagatik. (EJIErekin eta Autobuses La Unionekin batera).
 
Praktikaren alde nabarmenen artean, honako hauek nabarmendu nahi izan ditugu: batetik, kooperatibako talde batek sortu eta garatu izana, eta, bestetik, antolaketa-kulturan paradigma aldaketa proposatzen duela; izan ere, antolakuntza-eredu bizigarriaren eta bateragarritasunaren esparruan paradigma berritzailearen aldaketaren alde egiten baitu.
 
Kontziliazioaren arloan paradigma berritzailearen alde egiten du Binkulogramak, eredu familista tradizionaletik haratago lotura afektibo eta sozialen gaineko begirada zabaltzen baitu zainketa-eskubideen barruan onar daitezen.
 
Era berean, Azterkaritza Kontseiluaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren inplikazioa nabarmendu dugu, eta azaldu dugu 2020an gidatuko dugula bi kooperatiba-organoetan onartu ondoren.
 
Lan taldearen lana eskertu nahi dugu, lehenik Agintzarik kontziliazio politikei dagokienez gero eta onarpen sozial nabarmenagoa izaten laguntzen baitigu, eta bigarrenik Bai Sarea eta Emakunde sareei, aintzatespen horrengatik, lanean jarraitzeko pizgarria baita.
 
Zorionak!!!!

Imágenes

  • foto
  • foto
  • foto

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa