zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2015/06/11

Arabako Harrera Familien Jaia. 2015eko Ekainaren 5A

Joan den ostiralean Arabako harrera familien jaia ospatu dugu. Topaketa Salburuko zelaietan egin zen, eta arratsalde zoragarri batez disfrutatu ahal izan genuen.

Topaketa Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren Familia Harrera Babesteko Programaren barruan antolatu da, eta programa horretan ehun gazte baino gehiago daude.
60 pertsona inguru izan ginen, eta jolas, elkarketa eta giro oneko arratsalde bat partekatu ahal izan genuen. Festa merienda ederra ere egon zen, baita litxarreriak ere txikientzat eta hain txiki ez direnentzat.
Jaia aurkezpen jolas batekin hasi zen, errazago elkar ezagutzeko. Horrela jarri genion izena elkarri, eta hari batzuekin familien artean sare bat ehuntzen hasi ginen, gure esperientzia komunak partekatu ahal izateko. Aurkezpenen ondoren, animatuz joan ginen jolasekin, globoekin, irribarreekin eta dibertsioarekin.
Datorren urtean esperientzia errepikatzea espero dugu. Hemendik, eskerrik asko familia guztiei zuen laguntza, inplikazio eta parte hartzeagatik.
Uda on guztiontzat!

Imágenes

  • foto

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa