zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2014/05/29

Beste espaloira

 
Gutxiago falta da dagoeneko. Gutxi falta da dagoeneko Agintzari osatzen duten kideetako asko kooperatibaren egoitza berria izango denean instalatzeko, gaur egun zeregin hori betetzen zuten bulegoetatik oso hurbil, halere. Espaloi aldaketa txikia batek baino ez du bereizten Agirre Lehendakariko egoitza Madariaga etorbideko 1. zenbakiko laugarren solairuko gune berritik.

Ez goaz urrutira, ez, baina aldaketa handia egin nahi da, orain arte Lehendakariko bulegoaren ezaugarria egoitza administratiboa izatea bazen, hemendik aurrera beste kontzeptu bat lortu nahi baita. Egoitza hutsa baino zerbait gehiago bihurtzea nahi da eta, horretarako, atsegina izaten saiatu gara (harreran, dekorazioan eta espazioen antolamenduan), duina (kalitateari eta denon artean erabiltzeko baliabideei dagokienez), iraunkorra (aprobetxamenduan, beharrezko inbertsioan eta egin beharreko mantentze lanetan), moldagarria (gelen eta espazioen erabileran) eta praktikoa, bertan berez diharduten profesionalen eta bisitan etortzen direnen arteko komunikazio naturalerako, eta erabiltzaileek eta profesionalek modu ordenatuan erabili ahal izateko.

Hori guztia  pertsona erabiltzailearentzako begirunean oinarritutako filosofia islatzeko, harreran kalitatea adierazteko, zentroa Agintzariko kide den (edo ez) pertsona orok, bisitan etortzen direnek eta bertan geratzeko aprobetxatzen dutenek egoitza sozial moduan hauteman dezaten, zentroaren eta espazioen garbitasuna, txukuntasuna eta irudia eta horien kudeaketa funtzionala, etab.

Filosofiaren eta helburuen oinarrian dago, horrenbestez, Madariaga etorbideko egoitza sozial berri honen 700 metro koadroetan erakundearen zerbitzu orokorrak kokatzea, Bilboko LTZko kideak, Zeuk Esanekoak, SATEVIkoak, lerro edo jarduera pribatua osatzen duten pertsonak eta, esan denez, edozein kide berarentzat pentsatutako gela berritzailean hartzeko.

Gutxiago falta da dagoeneko. Gutxi falta da. Obrak erritmo onean ari dira aurreratzen, zalantzarik gabe, Agintzariren historian mugarria berria izango denera iristeko. Webgune honetatik bertatik, datozen asteetan obren aurrerapenari buruzko informazioa emango dizuegu.

Iruzkinak

  • 2014/06/02 - 20:01:45

    Qué ganas de verlo!!!!!


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa