zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2020/10/16

EKIN Sarea ofizialki aurkeztu da

 
EKIN  mugaz gaindiko eta tokiko lankidetzak zabaltzeko eta erabiltzaile eta profesionalentzako baterako ekintza eta proiektu berrietarako aukerak handitzeko, Iparraldeko eta Hegoaldeko irabazi-asmorik gabeko 8 erakundek sustatutako sare sozial bat da.
 
Interreg POCTEFA programak kofinantzatuta, EKINek gizarte-, kultura-, hezkuntza- edo osasun-erakundeak elkarbanatzea, elkarrekin ekintzak antolatzea, metodologia eta proiektu interesgarri berriak ezagutzea, gizartearen harte hartzea eta boluntariotza modu errazagoan bultzatzea du helburu.
 
Antic Pays Basquek zuzenduta, Agintzari, Agiantza eta APTES (Hegoaldean) eta Foyer de Vie Pemartin, EVAH, Lycée Sainte-Anne eta MECS Castillon (Iparraldean) erakundeen parte-hartzearekin, sare irekia da, elkar ezagutu, metodologiak eta baliabideal elkarbanatu edo modu digital zein presentzialean interés bateratutako ekintzaren bat antolatu nahi dutenen sektore ezberdinetako (gizarte, osasun, hezkuntza, aisia, kirola, kultura) erakunde guztientzat.
 
EKIN plataformak oso modu errazean sustatzen ditu bi partekatze mota:
 
Alde batetik, iragarki-panel bat, non edozein erakundek lankidetza-eskaintza bat, ekintza bat elkarrekin egiteko erakundeen bilaketa eta abar, argitaratu ahal izango duen, baita beste erakunde batzuek jada jarri dituzten eskaintzak kontsultatzera panelera jo daiteke.
 
Bestetik, esperientzien bilduma bat, non ekintzen adibideak, kasu praktiko inspiratzaileak, etab. aurkitzeko, iragarki-taulan bezala, erakundeek beste erakunde batzuek proposatutako ekintzak ikusi ahal izango dituzte, baita eurena zabaldu, beste eragile batzuentzat interesgarria izan daitekeela uste badute.
 
Hemendik aurrera, EKIN guztiona da eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! doan eta erraza da! Bat egin eta erakunde, ekintza edo baliabide interesgarri berriak zugandik gertu zein mugaren beste aldean ezagutu!
 
 
 

Imágenes

  • foto
    EKIN
  • foto
    EKIN aurkezpena

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa