GONBIDAPENA - FAMILIENTZAKO MINDFULNESS - ONLINE
Bizi dugun egoerak
guztion egunerokotasunean efektua izan duenik ezin ukatu daiteke, baina egoera egokia ere izan daiteke familian
momentu bereziak konpartitzeko. Honetarako, Agintzari GEKEtik ekarpen txiki
bat egin nahi genuke, online egingo
dugun Mindfulness saio batera gonbidatuz, non praktika honetara hurbilpena
egin ahal izango dugun 6 urtetik gorako
umeekin era erraz eta atseginean landuz.
Mindfulness praktikatzeak
onurak izan ditzake arreta osoa landu eta gure etxean abentura kontziente
propioa garatzeko, elkarrekin sentitu eta esperientziak konpartituz. Gainera,
lanketa egokia da emozioen kudeaketa egokia egiten ikasteko, datozen egunotan
beharrezkoa izan daitekeen gaitasuna.
Momentu honetan ez dago heziketa ekintza honetarako leku librerik eta itxarote zerrendara pasatuko zinatekez. Bestetik, hurrengo edizioetan parte hartu nahi izanez gero, ondoko formulario hau bete ezazu.
BESTE EDIZIO BATZUETAN IZEN-EMATEKO FORMULARIOA
