ikastaroak

GONBIDAPENA - MINDFULNESS, Gizarte arloko esku hartzean praktika profesionala zaindu eta hobetzeko - ONLINE

Krisi garai honetan, eskakizun pertsonal eta profesional handiak ditugu. Garrantzitsua da besteei onena ematea, baina, aldi berean, norbera zaintzeko eta ikasketa berriak eskuratzeko denbora ere izan behar dugu.

Agintzari GEKEk sortzen ari diren egoerei ematen zaien arreta hobetzen lagundu nahi du. Hori dela eta, Mindfulness-en ordu beteko saio praktiko batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Saio honetan ikusiko dugunez, Mindfulness praktikatzeak lan profesional eraginkorraren eta norberaren buru-egoera zaintzearen arteko oreka lortzen lagundu dezake, eta egoera hori onuragarria izan daiteke bai bizitza pertsonalerako, bai artatzen ditugun pertsonentzat ere.

Momentu honetan ez dago heziketa ekintza honetarako leku librerik eta itxarote zerrendara pasatuko zinatekez. Bestetik, hurrengo edizioetan parte hartu nahi izanez gero, ondoko formulario hau bete ezazu.

BESTE EDIZIO BATZUETAN IZEN-EMATEKO FORMULARIOA





Imprimatu