2025/11/26
Harrera eta Adopzio ereduari buruzko artikulua
“De la mano: Hacia un modelo de Integración Ampliado en Acogimiento y Adopción” izeneko artikulu hau Agintzari – Garaian banako, guraso, familia, talde eta familia anitzeko esku-hartzetik sortu zen. Ezbehar goiztiarrak jasan dituen adingabearengan oinarritutako begirada zabaltzen saiatzen da, behaketa-angelu zabalagoetara. Sufrimendua ulertzeko gonbita da, erreparazio-guneak sortzeko gizarte-konpromisotik abiatuta, eredu diagnostikotik haratago joanez eta komunitate "nahikoa ona" terminoa sustatuz, Arroen Teoria erreferentzia gisa hartuta.
Haurtzaroko harreman-zauriak integratzearekin sentsibilizatuta dauden pertsonei eta familiei zuzenduta dago. Gainera, esparru komunitarioko profesionalei ere zuzenduta dago, hala nola, magisteritza, psikologia, psikiatria, gizarte-lana, gizarteratzea, gizarte-hezkuntza, erizaintza, medikuntza eta/edo justizia.
Orri honetan bertan deskargatu dezakezue, egilea (e-maila: enekomendiluze@agintzari.eus) pozarren egongo litzateke ekarpenak jasoko balitu, begirada zabaltzea, ezagutza garatzea eta itxaropena beharrezkoa izaten jarraitzen baitu.
Iruzkinak