Kudeatzeko dugun filosofia gure antolamendua orientatzen duten hiru zutaberen gainean bermatzen da:
Zutabe hauen gainean bermatzen dira gure antolamenduaren dinamika orientatzen duten kudeaketa kontzeptuak:
-
Pertsonen eta lan taldeen autonomia. Taldeek kudeaketan elkarrekin parte hartzea. Deszentralizazioaren kontzeptuaren
garapena: bezeroarenganako, erabiltzailearenganako eta taldearenganako hurbiltasuna. Lidergo formulak bilatzea, taldearen
koordinazioaren figuran oinarrituta.
-
Heterogeneotasuna onartzen duen eta barne dibertsitatea errespetatzen duen erakundea, bere
errealitatearekin bat eginda:
Agintzarik antolamenduaren aldetik ordutegi, konpetentzia, esku hartzeko formatu eta bestelako ezaugarri berezi batzuk dituzten
zerbitzuak eta programak kudeatzen ditu. Dibertsitate hori aitortzea eta behar duen tratamendu soziolaborala ematea, nortasun
kolektiboa ematen diguten balioak garatzeari kalte egin gabe.
-
Kooperatiban sormenerako guneak eratzea. “Egiten duten” eta “pentsatzen duten” pertsonen arteko binomioa hautsiz,
bi ikuspegi horien artean elkarren arteko eraikuntza ahalbidetuz.
-
Lidergo partekatua:
Pentsatzen dugu lidergoa beste pertsona batzuekin batera eratzen den ekintza dela, prozesuen gaineko erantzukizunaren eta
helburu partekatuaren perspektibatik.