zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2022/11/15

ERROAK

Bogan taldea osatzen dugun hiru kooperatibok, Agintzari, Zabalduz eta Hirube, barne hausnarketa prozesu bat garatzen ari gara, ERROAK izenekoa, hiru Azterkaritza Kontseiluek bultzatua. Helburua, kide guztien parte-hartze zabalaren bidez, eguneroko lanari zentzua ematen dioten oinarri ideologikoak eta balio komunak definitzea da. Oinarri horiek erreferentziatzat hartuko dira erabaki kolektiboak hartzeko, eta etorkizuneko politiken eta estrategien euskarri izango dira.
 
Partaidetza garatu, hedatu eta sustatzeko, ERROAK prozesuak Dinamizazio Talde bat du, hiru kooperatibetako 6 bazkidek osatua. Talde horren eginkizunak honako hauek dira: prozesua pertsona guztiei hurbiltzea, bitarteko eta tresna desberdinen bidez; parte-hartzea erraztea; bilerak eta eztabaidak dinamizatzea; eta azken ondorioak bilduko dituzten dokumentuak egitea. Prozesuaren garapena barne-webgune batean jasota dago, pertsona guztiek eguneratutako informazioa eskuratu ahal izan dezaten eta prozesuaren ibilbidearen jarraipena egin ahal izateko, lantaldeen hausnarketak ikusteko eta ekarpenak egiteko.

Imágenes

  • foto
  • foto
  • foto

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa