zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2014/01/21

Lankidetza hitzarmen berria Intreseen eta Agintzariren artean

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian egindako argazkia. Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Maria Coll (Intress), Alberto Rodriguez (Agintzari), Edita Navarro (Intress), Itziar Etcheverry (Agintzari), Teresa Suarez (Intress), Pilar Nuñez (Intress), Josu Gago (Agintzari), Belen Albizu (Intress), Mikel Gorostizaga (Agintzari) eta Blanca Angulo (Agintzari)
 
Intress, Instituto de Trabajo social y de Servicios Sociales elkarteak eta Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkarteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, pertsonentzako arretaren eremuan elkarrekin ekimenak, lankidetzazko ekintzak, ikerketa, prestakuntza eta berrikuntza garatzeko.

Intressek Katalunia, Balear Uharte, Madril eta Extremadura erkidego autonomoetan garatzen du bere jarduera, eta Agintzari, berriz, batik bat Euskal Autonomia Erkidegoan aritzen da.

Lankidetza horrek ezagutza trukatzea eta irtenbide berritzaileak bilatzea ahalbidetuko du bi erakundeek artatzen dituzten biztanleentzat zein arazo sozialentzat. Horien artean nabarmendu daitezke haurtzaroa babesteko neurriak kudeatzeko eta berrikuntza sustatzeko ekimenak (egoitzako harrera, famili harrera eta adopzioa), hirugarren adinekoak, haurren zein helduen osasun mentalekoak edo famili indarkeriakoak, bereziki azpimarratuta indarkeria filioparentala, etab.

Hitzarmena azken 3 urteetan zehar garatu den lankidetzaren emaitza da, horri esker elkar ezagutzan eta balioen trukean sakondu ahal izan baita. Bi erakundeek hirugarren sektorea defendatzera zuzendutako antolamenduko praktiken alde egiten dute, lan baldintza egokiak bermatu nahi dituzte, irabazien berrinbertsioa sustatzen dute, irabaziak egonkorrak izateko oinarri gisa, eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza eta kalitatea bilatzen dute.

Edita Navarro, Intresseko zuzendari nagusiak, zera dio: “Bai Intress bai Agintzari pertsonenganako arretan eskaintzen dugun gure kalitate teknikoagatik zein esperientziagatik ezagutzen gaituzten erakundeak gara. Elkarrekin lan eginez erantzun berritzaileak planteatu ahal izango ditugu egoera zailetan bizi diren neska-mutilen eta familien beharrei erantzuteko.

Ezagutza batuko dugu, eta badakigu elkarrekin arituz indarra biderkatu egiten dela. Gure profesionalak sarean lan egitearen aberastasunaz eta balioaz hornitu daitezke”.

Agintzariko zuzendari nagusi den Mikel Gorostizak baloratu duenez, berriz, “esku-hartze sozialaren eta, oro har, gizartearen gaur egungo egoerak ideia berritzaileak eta sortzaileak bilatzera behartzen du, eta elkarteen arteko ahaleginak baterarazten ditu, lankidetzaren bitartez. Zerbitzu publikoak hobetzen lagundu nahi dugu, irtenbideak bilatzeko eta etengabe hobetzeko dugun erantzukizunaren bitartez, ahaleginak bateratuz eta Hirugarren Sektoreko erakundeek ematen dugun balio bereizgarria defendituz”.

Hitzarmenarekin, bi elkarteek ideario komuna izango duen erakunde sare bat sortzeko helburua indartu dute. 2013an landu dituzten ekimenak hurrengo urtean ikusiko dute argia. Halaber, Intressek eta Agintzarik asmo komuna izango duen zerbitzu sare bat sortzearen aldeko lanean ere jarraituko dute, eta hor berrikuntzak eta pertsona erabiltzaileen eta profesionalen parte hartzea funtsezkoak izango dira ematen duten arreta hobetzeko.

Intress
Intress - Instituto de Trabajo Social y de Servicios Sociales irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, bazterketa sozialeko arriskuan dauden pertsonenganako arretan espezializatua.
Intress 1984an hasi zen lanean, eta Barne Ministerioak 2004an erabilera publikoko erakundetzat aldarrikatu zuen. Erakundeak urtero 80.000 pertsona baino gehiago artatzen ditu bere arloetan: Adineko Pertsonak, Osasun Mentala, Haurtzaroa eta Familia, Emakumea eta Ezintasuna duten Pertsonak; horrez gain, 1.000 profesionali ematen die lan.
 
Agintzari
AGINTZARI Gizarte Ekimeneko Kooperatiba bat da, interes publikokotzat aldarrikatua eta irabazi asmorik gabea, eta gizartearekin konprometituta dago behar sozialak lantzeko eta balio soziala sortzeko ahaleginean.
Agintzarik 1977an ekin zion bere ibilbideari, eta 1991n kooperatiba bihurtu zen. Batez ere izaera publikoko zerbitzuak garatzen ditu, gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan, eta urtero 19.500 pertsona inguru artatzen ditu haurtzaroaren eta familiaren arloan zein haurtzaroa babesteko esparruan.

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa