zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2014/05/16

Familia barneko osasuna sustatu lotura goiztiarra indartuz

 
Galdakaoko Ospitalearen lankidetza proposamen bat jasotzea hasieratik ilusioz bete gintuen pribilegio bat izan zen. Alde batetik, helburu bat lortu izana esan nahi zuen, eta horrek zinez asebete gintuen, izan ere, Haur-Etxearen garaietatik, betidanik babesa eman digun kolektibo batean zerbitzua sustatzeko nahia genuen, hain zuzen ere, kolektibo sanitarioan, eta Osakidetza beti iruditu zaigu erakunde interesgarria gure eragile laguntzaileen mapa zabaldu ahal izateko.

Azken hiru urteetan, lehen haurtzaroaren eremu zehatzean, Agintzarik konpromisoa izan du 0-6 urteko adin tartean ezagutzak eta berrikuntza jorratzeko, eta atxikimenduaren teorian sakontzeko, esku hartzeko esparru gisa, atxikimendua garapen eta osasun psikosozialerako faktore eta motor gisa.  Hartutako konpromiso hori “Txikitatik” ekimenaren bitartez jarraitu da gauzatzen, eta hau da programak utzi digun deskubrimenduetako bat: familien osasun emozionala sustatzeko giltzarria prebentziotik esku hartzea da, eta zenbat eta lehenago, hobeto.

Horrez gain, Jorge Tizon psikiatrak baieztatzen duenez, heziketaren fase hori familien bizitza zikloan krisi psikosozial baten pareko denboraldi moduan agertzen da, zeinean laguntza profesionala behar den baina gaur egun oraindik ematen ez den. Egoera horri aurre egiteko asmoarekin sortu zen “Txikitatik”.
Egindako lanean sinesteak ematen duen energiaz beteta, ostiralean Galdakaoko Ospitalera hurbildu ginen, osasunaren profesionalei zertan gabiltzan eta honaino nola iritsi garen kontatzera. Haur-Etxearen bitartez ama-haurren osasunean izan dugun lankidetzak egiaztatu digunaren arabera, beharrezkoa da bi sistemen arteko koordinazio estua izatea, hau da, sozialaren eta sanitarioaren artekoa, osasunaren sutapenaren inguruan familiak egoki eta modu integralean artatzeko.  Osasun fisikoa versus osasun emozionala edo bien arteko lotura ukaezina.

Eta horri guztiari buruz hitz genuen ostiralean Galdakaon; beti bezala, etxean bageunde bezala sentitu ginen, entzuten eta ulertzen gintuztela, babestuta, gustura… Lan ildo berean gaudelako ziurtasunarekin itzuli ginen etxera, hunkituta, bi sistemetako pertsonen artean gero eta lankidetza sendoagoa ahalbidetuko duten baldintzak gero eta gertuago daudelakoan, helburu komun baten motibazioarekin: “Osasuna Lehen Haurtzarotik Sustatzea”

Hazia ereinda dago, eta orain erronka arretaz eta pazientziaz zaintzea da, euskal familiak fruituak jasotzen hasi daitezen.

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa