zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2016/11/30

Azaroaren 29an, Bilboko BBK Aretoan, Agintzarik 25 urte ospatuko ditu gizarte ekimeneko kooperatiba moduan, eta 40 urte gizarte interbentzioaren arloan

 

Eskerrik asko:

  • 70eko urteetan Agintzari kolektiboa eratuz desberdintasun sozialaren aurka inplikatu zirenak eta haurren alde mobilizatu zirenak.
  • 90eko urteetan profesionalizatzeko eta kooperatibizatzeko urratsa egin zutenak.
  • Agintzariren ibilbidean euren lana, esfortzua, ilusioa eta konpromisoa proiektu kooperatibo honi eman diotenak.
  • 40 urte daramatenak, eta atzo hasi zirenak.
  • Gaur daudenak, egon direnak, eta egongo direnak.
  • Neskatilak, mutikoak, nerabeak, familiak eta erabiltzaileak, gure izateko arrazoia direlako, horientzako arreta hobetzen ahalegintzen baikara, horientzat ikertzen eta berritzen baitugu.
  • Gizarte Zerbitzu eta Zerbitzu komunitarioetako profesionalak, zeinekin egunerokotasuna partekatzen dugun.
  • Gizarte zibil eta politikoko ordezkariak, gizarte ekimena eta gure kudeaketa eredua baloratu eta horren alde egiten dutelako.
  • Hirugarren Sektoreko erakundeak, Reas, Euskadi, EAPN eta Gizardatz, horiekin partekatzen ditugulako historia, lorpenak eta erreibindikazioak.
  • Mundu kooperatiboa, gure berezitasun eta guzti, bere artean hartu, lagundu eta babestu gaituelako.
  • Zabalduz Koop.Elk. eta Ekieko kideak, zeinekin Sarea moduan ibilbide berri bati ekin diogun.

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa