zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2012/03/22

IKEZ ezagutu, Agintzarik berri duen zerbitzua Bermeon

 

 

- Maider Altonaga eta Idoia Altonaga,Agintzariko profesional berriak…Kooperatiban ezagutzen ez zaituztenentzat aurkezpen txiki bat egin dezakezue?  

Lehenengo eta behin, abizen berdinarena argitu nahi genuke, batzuek dakizuenez ahizpak gara baina nahiz eta lankideak izan,gure formakuntza desberdina da.

Maider, Gizarte Hezkuntza (2000) eta Haur Hezkuntzan (2008) diplomatua naiz. Nire ibilbide profesionala Sartu -ko Gaztaroa Elkartean hasi zen. Urte bi inguru, Agintzari-ko programa puntualetan egon nintzen lanean: gurasoen eskola,erretzearen aurre hartzea lantzen hezkuntza zentroetan eta Bermeoko GHET-eko laguntza eskolarreko programan. Zortzi urte egon nintzen udal Haur Eskola batetan hezitzaile moduan, eta 2010eko abuztuan IKEZ-eko lan taldean hasi nintzen lanean.

Idoia, Psikologian Lizentziatua (2009) naiz. Ikasketak amaitu ondoren, hiru hilabete egon nintzen Bermeoko GHET-eko laguntza eskolarreko programan boluntario moduan lanean, 2010eko otsailean IKEZ-eko zerbitzuan lanean hasi arte. 

 

- Ongi etorri Agintzarira…kooperatibaezagutzen zenuten bertan parte hartu baino lehen? Ze iritzi zenuten? Zeinprograma azpimarratuko zenukete? Zer deritzozue zuok Agintzarin parte hartzeariburuz? 

Kooperatiba ezagutzen genuen, aurretiaz zuokin lan egin genuelako.

Agintzariri buruz genuen ideia orokorra, nahiko positiboa zen. Agintzari,elkarte konprometitu, sendo eta arlo sozialean egindako lanean erreferente zen erakunde bat zela pentsatzen genuen.

Agintzarin parte hartzeari dagokionez oso pozik gaudela esan genezake. Pertsonalki, IKEZ-eko zerbitzuan aldaketa baten beharrizana ikusten genuen, eta zentzu honetan, Agintzariri esker, kudeaketa zein zerbitzuaren funtzionamendu orokorra aberastu eta hobetu egingo dela uste dugu. 

 

- Zuon lana, Bermeoko Udaleko Ijito Komunitatearekin esku hartzeko programa kudeatzea izango da, IKEZ (IjitoKomunitatearekin esku hartzeko zerbitzua). Zertan datza zerbitzua? Zeintzuk dira zuen funtzioak?, etab.

Ijito Komunitateari orokorrean informazio, orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeaz gain, adin txiki eta beraien familiei zuzendutako  esku hartze programa lantzen dugu.

Iaz, 7 emakume ijitok parte hartu zuten euskarako tailer bat antolatu genuen. Harrera ona eduki zuen eta aurton posible izango balitz, errepikatzeko asmoa daukagu.

1. Adin txiki eta beraien familiekin esku hartzea.

- Programa honetako erabiltzaileak, 16 adin txiki eta beraien 12 familiak dira.

- Astero laguntza eskolarreko saioak egiten dira. Adin txikikoak hiru taldetan bananduta daude: talde baten 4-5 urtekoak, eta beste bietan 6-11 urtekoak. Saio hauetan laguntza eskolarra eskaintzeaz gain, beste arlo batzuk ere lantzen ditugu:arauak, ikasketa ohiturak, euskara, errespetua, materiala zaintzea…

- Adintxiki hauen gurasoekin egiten den eskuartze familiarra, bulegoko hitzordu,laguntzak, etxeko bisitak etab-en bitartez egiten da.

- Eskuhartzearen planifikazio, jarraipen eta ebaluazioa kasuaren arduradun den gizarte langilearekin koordinazioan lantzen da.

- Hezkuntza zentroekin koordinazioa: adin txikikoen tutoreekin jarraipen bilerak. 

2. Ijito komunitateari orokorrean, informazio,aholkularitza eta orientazio zerbitzua eskaintzen zaie, adin txikiko eta beraien familien programan parte hartu ez arren.

- Ze berezitasun ditu Ijito komunitatearekin edo populazioaren beste kolektibo batzuekin lan egiteak? 

Bermeoko Ijito komunitateak (135) pertsona, oraindela laurogei bat urte udalerrira bizitzen etorri ziren familia bik osatzen dute. Haiek duten ohitura eta baloreen kulturak, planteatutako helburuak lortzea oztopatzen dute. Ijito populazioaren ezaugarrien artean hauek aipatu dezakegu:

- Analfabetismoa

- 16 urte betetzen dutenean eskolatzea amaitu, gehienetan eskola graduatua lortu gabe

- Seme-alabak adin goiztiar batetan eduki

-Lan merkatuan sartzeko/parte hartzeko zailtasunak

- Egoera ekonomiko eskasa

- Etxebizitza baldintza latzak

- Ze baliabideekin koordinatzen zarete? GHET-ekin duzuen erlazioa estua da ezta? Zuen programa GHET barruan integratzea posible dela uste duzue? 

Bermeoko Gizarte Ongizateko Patronatuan lan egiten duten Gizarte Langile, GHET-eko hezitzaile eta langileekin ditugun erlazioanahiko estua da. Koordinazioak sarri ematen dira kasu berdinekin lan egiten ditugulako, hezkuntza zentroekin gertatzen den moduan.

Aurrekoak aipatutakoetaz gain, beste agente batzuekin ere koordinazio esparruak izaten ditugu: udaleko euskara saila, Beruala (Bermeoko urigintza berriztatzeko elkartea), Alokabide,…(gehienetan bitartekaritza lanak izaten dira; agente hauek gure zerbitzua erreferente moduan ikusten dute ijito komunitatearekin lanegiten dugula dakitelako eta sarritan haiek dira guregana jotzen dutenak).

Orain arte, espresuki ijito komunitatearekin eta ijito elkarte batetik lan egiten zen zerbitzu espezializatu bat eskaini izan da. IKEZ, GHET-ekin bateratuko balitz, gure ustez positiboa izango litzateke, ijito komunitatearen normalizazio/integraziorako aurrerapauso bat ematea suposatuko duelako, haiek, gainontzeko populazioarekiko “beste bat” gehiago direlako. Herriko beste populazioak orokorrean parte hartzen duten programa berdinetan egongo lirateke eta ijito komunitatearekin “bakarrik” lan egiten duen zerbitzu espezializatua desagertuko litzateke.

IKEZ eta GHET-eko erabiltzaileek, giza-hezkuntza arloko beharrizan berdinak konpartitzen dituzte (kontutan edukirik kasu bakoitza ezberdina dela, noski).Orain arte, zerbitzu eta elkarte ezberdin bi egon dira, baina azken finean,lana berdintsua. 

Iruzkinak

  • J.F.M. 2012/03/23 - 09:07:04

    Bienvenidas a la cooperativa. Animo con el trabajo que realizáis desde Bermeo. Nos vemos!!!


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa