zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2023/01/23

ERROAK bideoa

 
 
Bogan taldeko Kontseilu Errektoreek bultzatutako prozesua da ERROAK. Helburua, parte-hartze zabalaren bidez, eguneroko lanari zentzua ematen dioten oinarri ideologikoak eta balio komunak definitzea da. Oinarri horiek erreferentzia izango dira erabaki kolektiboak hartzeko, gure politiken eta etorkizuneko estrategien euskarri izateko.
 
Eztabaidatzea, lankidetzan aritzea, parte hartzea, erabakiak hartzea, sentitzea, oinarri eta irizpide komunak ezartzea, partekatzea, finkatzea, zentzua ematea, kokatzea, pentsatzea, bir-pentsatzea, errotik abiatuta. Gure kooperatiba-nortasuna indartuz, eta ekonomia sozial eta solidarioan, hirugarren sektore sozialean eta gizarte-zerbitzuen eta pertsonei laguntzeko zerbitzuen sisteman kokatzen gaituzten elementu komunak ezarriz.
 
Lanean hasi berriak diren pertsonak eta beteranoak, bazkideak eta langileak. Modu kolektiboan eraikiz, 5 fasetan, Talde Dinamizatzaile baten laguntza eta gida izango dituen prozesua. Talde hori 6 pertsonek osatuko dute eta Bogan osatzen duten pertsona guztien parte-hartzea erraztuko du. 800 laguneko kolektiboa, lankidetzan eta eraikiz, erabakiz eta gure nortasun-erreferentzia, gizartean dugun jarrera, Bogan osatzen duten pertsonen asmoak eta konpromisoak betez. Komunean dugunaren oinarriak ezarriz, elkartzen gaituen eta mugitzen gaituen hori finkatuz.

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa