2014/06/24
Agintzari EHUk antolatzen dituen “Hezkuntza Gizatiartu” kongresuan parte hartuko du
Egitasmo hau EHUak antolatzen du Udako Kurtsoak/EHUko Udako Kurtsoak Fundazioko Europar Kurtsoen eskutik, Claudio Naranjo Fundazioaren kolaborazio bereziarekin. Hainbat entitatek, elkartek, zentru eta profesionalek parte hartuko dute antolakuntza honetan. Hauentzat hezkuntza, ezagutza partekatzea baino heziketa alorrean ari garen guztion erantzukizun bateratua da.
Kongresu hau, heziketaren esparruan mugitzen ari garen lankide guztioi zuzenduta dago, eta bere nahia giza topaketa bat burutzea da, non posible izango diren lan esperientziak, bizipenak eta jarrera emankorrak zein helduak suspertzea, heziketa gizatiarrago baten arira.
Agintzari GEK a elkarlanean arituko da Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Claudio Naranjo Fundazioarekin, beste hainbat elkartea, entitate eta profesionalen artean.
Gainera Agintzari GEKak ponentzia bat aurkeztuko du, eta bertan hausnarketa dotore bat egingo da Leioako Familia, Gazte eta Haurtzarorako Heziketa Esku Hartzerako Zerbitzuaren gainean.
Kongresu honen inguruan Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu link honetan:
Iruzkinak