zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2019/03/07

AGINTZARI GEKEren KOMUNIKATUA MARTXOAREN 8ARI BURUZ

 
Esku hartze soziala eta feminismoa inoiz baino gertuago daude, sektore honetako langileok lantzen ditugun baloreak inoiz baino konpartituagoak dira Martxoaren 8ko aldarrikapenekin.
 
Izan ere, egun horretako eskaera nagusietako bat “bizitza erdigunean” jartzea da. Hau da, pertsonen premiak inguruneak inposatzen dituen exijentzien gainetik jartzea, ingurunea oso lehiakorra eta baztertzailea izan baitaiteke.
 
Egiteko hori gure lanbideari atxikitako praktika izan da eta da, eta, zenbaitetan, mugatu izan da, gizarteak zaintza debaluatu eta gainera eremu pribatura murrizten dituelako. Bizitza erdigunean jartzeak esan nahi du pertsonen balioa ez dela lan merkatuan duten tokia erreibindikatzea, baizik eta, gainera, zaintza sozializatzea, bereziki zaurgarrienak direnen zaintza, eta beharrezkoa den ongizate indibiduala lanketa kolektibo bihurtzea.
 
Pertsona guztiak ez garela toki beretik abiatzen ulertzea eskatzen du, azalaren koloreak, sexuak, jatorriak edo gorputzak berak ezar litzakeen oztopoak gaindiezinak izan daitezkeela, ingurune konprometitu eta babesle batek ematen duen zaintzarik, arretarik eta ahaleginik gabe.
 
Baina halaber eskatzen du zaintzan dabiltzan horiek zaintzea, euren funtzio sozialaren balioa aitortzea, lan hori duin bihurtzea, eta ulertzea hori dela edozein gizarte produktiboren ezinbesteko oinarria.
 
Esku-hartze soziala sakonki feminizatutako eremua da, emakume gehiengo bat gara beste emakume gehiengo bat zaintzen duena, eta horrexek gerturatzen gaitu desberdintasunaren lerrora. Lehenik eta behin, zaintza lana, oso debaluatua egonik, nagusiki emakumeek ateratzen dutelako aurrera, eta, bigarrenik, indarkeria zuzen edo zeharkako gehiagorekin desberdintasunen ondorioak pairatzen dituztenak ere emakumeak direlako.
 
Manifestu honen bidez, Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkarteak bere atxikimendua adierazten du Martxoak 8-Emakumearen Nazioarteko eguneko ekintzen azpian dauden balioekiko, aurtengo lema “bizitza erdigunean” delarik, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean sinesten dugulako, balio zein eskubide moduan, eta, gure iritziz, gaur egun, berdintasun hori ez dagoelako lortuta.
 
Feminismoak eta martxoaren 8ak ez digu soilik emakumeoi eragiten, guztioi baizik, eta horrek eskatzen du gu guztiok gure bizitzaren erdigunean kokatzea. Zentzu horretan, esku-hartze sozialak ezin du neutrala izan jada abian den tren horretan, zaintza sozializatu eta eremu publikora eramaten dugulako, eta hortik soilik geratzen zaigu balioz betetzea eta hura aldarrikatzea, prekarietatea, indarkeria eta pobrezia haien gainean jazartzeari uzteko.
 

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa