2013/12/12
Haur-etxea proiektu pilotutik Haur-kabi kooperatibaren eraketara
“Ikasi behar duguna, eginez ikasten dugu” (Aristóteles)
Aristotelesen lema horrekin amaitu da umeak zaintzeko Famili Habien proiektu pilotuaren esperimentazio fasea, Agintzarik 2011n abiarazi zuena, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin lankidetzan.
Proiektu ilusionagarria izan da, hazkuntzaren, lehen haurtzaroan kalitatezko zaintzaren, enpleguaren eta komunitatean esku hartzearen arloetan berritzeko aukera eman diguna. Esperientzia horretan familien eta umetxoen babes baldintzarik gabea izan dugu, eta langile zaintzaileen dedikazioa eta ahalegina, horiei esker errealitate bihurtu baita “loturan oinarritutako kalitatezko zaintza” lortzea; komunitateko bateko eta besteko eragileen parte hartze aktiboa ere garrantzitsua izan da, famili habien sarea eratzen baitute.
Hemen dik Haur-kabi Kooperatiba Elkarteari ongietorria eman diogu, haurtzaroarekin dituen konpromisoetan onena opatuz.
Iruzkinak