zertan ari garen

  • RSS
  • meneame
  • facebook
  • twiter
  • flickr
  • youtube

2018/04/13

III. GIZARTERATZEN. MAIATZAREN 10-11. 18 urte. Eta orain, zer?

 
Gizarteratzen 2014an sortu zen, Agintzari GEKEk garapen teknikoarekin, berrikuntzarekin eta ezagutzarekin duen konpromisotik abiatuta. Hirugarren edizio hau Agintzariren eta Zabalduzen arteko lankidetzan sustatu da, landu, ikertu, esperimentatu… ditugun ideiak eta proiektuak interakzioan dihardugun errealitate sozialarekin partekatzeko aukera baliatzeko.
 
2018an, topaketaren erdigunea izango da "Helduarorako trantsizioa arazo sozialak dituzten gazteengan", eta, hori lantzeko eta eztabaidatzeko, bai ikerketan sustatutako emaitzak bai esperientziak eta ereduak aurkeztu nahi izan ditugu, ingurukoak zein Europa mailakoak, ikuspegi berritzailea mantenduz, ezagutza eta garapen partekatuaren norabidean.
 
Horrela, 2018. Gizarteratzen honetan gurekin egongo dira, Mike Stein (York Unibertsitatea) eta Jorge Fernández del Valle (Oviedoko Unibertsitatea) katedratikoak eta kasu eta praktika onen esperientziak, bai Europar kontestutik (Alemania, Danimarka eta Portugal) eta Estatutik (Galizia, Katalunia eta Euskadi).
 
Jardunaldia Bilbon izango da maiatzaren 10ean osteguna eta Hernani-n, ostirala 11an. Edukiak eta formatuak bateragarriak izango dira.
 
  • Programa osoa hemen aurki dezakezu.
  • Eta hemen izena emateko

Iruzkinak


bilatzailea

aipatuena

bisitatuena

azken iruzkinak

tag lainoa