Sinadurak

Annette Kreuz Smolinski

2017/03/06

Agintzari SCIS

 
Lan egiten dugun familietan, ohikoa izaten da desarmonia gertatzea bikoteari dagokionez, gurasoen funtzionamenduan eta koherentzian arazoak izateaz gain. Annette Kreuz profesional entzutetsua da familien tratamendu psikologikoaren arloan, eta bereziki bikote terapiaren esparruan. Adeitasun handiz, bere denbora eskaini zigun orain gure webgunean disfrutatu dezakezuen elkarrizketa hau egiteko.
 
PACT (Psychobiological Approach of Couple Therapy de Stan Tatkin) XXI. mendeko bikote terapiaren lanketaren barruan sortu zen. Ereduak garuna eta gorputza integratzen ditu, eta oinarrian bost domeinu nagusi ditu, lehendabizikoa atxikimendua izanik. Annettek, komunikatzeko dohain handiz, arlo horri buruz hitz egin digu, eta gure begirada eguneratzen du bikoteen arreta psikologiakoari dagokionez.
 
Annetteri egindako elkarrizketa labur hau bere egikeraren lagin txiki bat da. Bere esperientziaren bitartez, atsegin hartzen dugu bikotearen, familiaren eta gurasotasunaren mundu zirraragarriarekin.
Inor axolagabe utziko ez duen pasarteaz gozatzera animatzen zaituztegu.
 

Iruzkinak

Zure iruzkina utzi